2011-01-12

OROITZAPENAK

Eguraldi txarra eta panelean ibiltzeko gogo gutxi... liburutegitik gida zaharra bat erori da, kontxo!! 1979ko Susoren gida!! Ascensiones y Escaladas de Guipuzcoa (Guia), iragana oraina baino hobeagoa ote da? Beste eskuan Txingu eta Gorkaren gida Gipuzkoako Eskalada Gida, hauek ere kriston lana hartu zuten liburua osatzeko, lan miresgarria.
Gu ere blog xume honetan gaurko teknologiaz baliatuz, gure inguruan egiten diren eskaladak argitaratu eta beste mendizaleei adieraztea dugu helburu. Bueno ba, eskerrak iraganean eskalada gida baliagarriak argitaratzeagatik eta eskerrak ere zuei informazioa bidaltzeagatik, denon artean ea zeozer txukuna ateratzen dugun.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina