2017-11-25

Eskalaezinen Zirkua, Eginon

Argazki batean ikusi ondoren tokia ezagutzeko gogo bizia sartu zitzaigun. Larreñigiko haitzetan dagoen sektore txiki hontan ekipatu gabeko bideak aurkituko ditugu. Sei bide, ia berreun metroko eskalada eta progresiorako sei parabolt. Bilgune guztiak ekipatuta daude. Fisureroak eta friend joko osoa eraman beharko dugu, zenbaki batzuk errepikatuta eramatea komeni da. Ia beti harkaitza lagun izango dugu seguruak sartzerakoan.
Urbiltzerako bide azkarrena "Berta" bidetik igotzea da, lau luzeak bitan eginez. Sektoreko beste bide guztiak ere erabili ditzakegu 2. Solairua igotzeko.
Orratzen gailurretatik ere irtetzeko aukera dago, Lapiaz bidearen azpitik pasatuz beste bide guztien irteerarekin bat egiteko. Esan beharra dago irteera sasiekin oso itxia egon daitekela eta garbiago izango da 2. Solairuko beste bideren bat erabiltzea.
Bideak izendatzeko inglesa erabili dugu eta musika izan da gai lotura, batez ere bertan dauden beste bideekin ezberdintzeko. Bideen ekipamendu maila ere ezberdina delako. Lehen bidea zabaldu genuen egunean Tom Petty hil zela ezagutu genuen, horregatik Ekialdeko horratzean dauden bideen izenak musikari honen kanta ezagunak dira. Eta zergatik Eskalaezien Zirkuaren izena? ba... Antxoneri galdetu.
Eskerrak: Igor Irazusta, Iosu Ulazia eta bereziki Antxon Gorrotxategiri egitasmo hau aurrera ateratzen laguntzeagatik. Baita ere Juancar eta Rafari, egun euritsu batean 2. Solairura igotzeko, beraien sokataldean sartzen uzteagatik.

Krokisak egiteko argazkiak Antxon Gorrotxategirenak dira.

Harvest Moon; bide atletikoa eta mendiko kutsua duena. Eskerreko sarrera Hells Bells bariantea errazagoa da, blokeak horma euskarri dutela daude. Zuhur ibili.
Hands Clean; teknikoagoa da, hatz fisuratxo batekin. Goiko partea errazagoa da bainan oso ederra.
ZZ Top; plaka fina eta pitzadura oso bertikala jarraitzeko, azken zati etzanagoa.
Joshua Tree; denetarik, diedroa, zeharkaldia, pitzadurak eta plaka. Bidean The Durutti Column harri bereziarekin topo egingo dugu, kontuz berarekin ez gehiegi tiratu. Exit irteeta hartu dezakegu zuzen jarraituz orratzaren gailurra eskubitik igarotzeko.
Free Fallin; lehen bidea, goiko partea pikoa da. Garbiketa eta gero Wildflowers sarrera sortu zen.
Learning To Fly; pauso morfologikoa zeharkaldian, besoak luzatu behar dira. Gero tximinia bertikala oposizio teknikak praktikatzeko.

2017-11-10

Pasabide, abentura bidea Ziordian.

Iker, gure kolaboratzaileak, pasa den urtean Ziordiako hormetan egindako bide berri baten aipamena bidali digu, "Pasabidea" 325m V.
"Batean Kale, Bestean Bale" Eginoko bidearen kutsu berdina duela ematen du. Zailtasun handirik gabeko bidea bainan seguru finkorik gabe ibilbidea bilatu beharra.
Mendiko bidea edo orain esaten den bezala, Abentura bide bat.


PASABIDEA 325m V
Landaredia saihestuz joan beharreko bidea. Eskalatu beharreko zatiak onak dira, batez ere bigarren luzea. Azkenak ere badu bere xarma.
Hurbilketa: Ziordiako espoloira jo, berau pasa eta 2. gune harritsura iristean hito batekin markatua dago, menditik jeisten den kanala. Sarrera larrak itxi dezake, guk nola ahala ireki genuen bidea. Bestela ezkerreko hormatik gora jo daiteke, goran ikusten den espoloirantz.
Paretetik urrunduz gero garbi ikusten da jarraitu beharreko espoloia. Sarrerako diedroa eskalatu nahi izanez gero sastrakak kentzeko makil luze bat basotik hartzea ongi dator.
1go luzea: 40m, IV+eko zailtasuna, lehen 15 metroak eskalatuaz, gainontzekoak oinez. Hormaren eskuinaldean, hormatik jeisten den kanalaren hasieran 8 metro inguruko diedro bat dugu, beronen zailtasuna IV+. Erraz babesten da, kontuz irteeran harri autsiren bat badago. Arte batzutara iristen zara, bertatik aurrera egin bide errazetik plataforma batetara, bertan lehen bilgunea.
2. luzea: 50m, Vko zailtasuna. Luzerik gogorrena eta mantenduena. Bilgunetik zuzen gora, pausurik gogorrena hasieran, eusleku onetara iritsi aurretik. Berauetara iristean, gainean ikusten dugun, fisura diedrorantz igo. Bertan barnekaldetik beharrean, eskuineko lajatik igoz gero hobe da. Diedro barnean solte dauden blokeak baitaude. Diedroak arte handi batetara garamatza. Berau ezkerraldetik inguratu behar dugu. Jarraian zuzen gora beste plataforma batean bilgunea ezarriz.
3. luzea: 50m, IV+ko zailtasuna. Bilgunetik untzaren ezkerraldetik gora joko dugu. Harrokarekin kontuz joatekoa. Luze honekin, espoloia amaiera arte igoko dugu, amaieran ertz horizontal erraz bat jarraitzen dugu.. Berau amaitzean apur bat gora eta ezkerrera jo, beste espoloi baten bila. Lizar batetan 3. bilgunea montatu.
4. luzea: 40m, IIIko zailtasuna. Bilgunetik ezkerrerantz eta gorantz joko dugu. Ezkerretan goikaldean ikusten den espoloi nagusiko lepo batetarantz. Honetarako, bilguneko espoloitxoa zeharkatu ostean, hurrengoaren bila joko dugu, honetarako belar eta larra dagoen tarte bat zeharkatu hurrengo espoloian gorantz joaz. Arroka trinkodun zatian bilgunea montatu.
5. luzea: 45m, III+ko zailtasuna. Bertatik garbi ikusiko dugu espoloiaren bestaldera pasatzeko pasabidea. Bertarantz joko dugu, arroka trinkodun zati batetatik. Lepora iristean kontrapesoan aseguratzaileak jeitsi beharko gaitu rapelik ez montatzeko. Rapelik montatu nahi ez badute 2.ez doazenek, lepora iritsi aurretik espoloia ezkerretaranzko trabesiaz zeharkatu beharko dute (inbertida onak dituen zatia). Trabesia hau egin ahal izateko aurretik sokak espoloiaren bestaldera pasa beharko dira. Bilgunea bestaldeko plaka etzanetan muntatu.
6. luzea: 55m, IV+ko zailtasuna, bilgunetik espoloiaren ezkerretara geratzen diren hormei begiratuz gero diedro bat ikusiko dugu, bertara jo II+. Diedrotik zuzen jarraitu, harroka begiratzeko zatia. Horma tente baten oinean bilgunea montatu.
7. luzea: 45m, IV+ko zailtasuna, bilgunetik atera bezain laister pasagune fin bat dago, eskuinetik ezkerreko euslekuak hartzeko. Bertatik zuzen gora amaiera arte.

Jeitsiera: Iturrimurri espoloiaren jeitsieraren bila jo ezkerretarantz edota ziordiako espoloirantz jo eskuinera joanda.
Materiala: Friend eta fisurero jokoa. Bilguneetarako materiala.

2016-10-15
Koldo, Unai eta Iker

2017-10-27

Arrosaio. Leitzarango basoan galdutako harriak.

Ba dira dagoeneko urte batzuk Arrosaioko harkaitzetak gabiltzala bideak atontzen.
Pasa den urtean Gipuzkoako eskalada guneen errolda egin zenean Arrosaioko harkaitzak bertan sartu ziren eta eskaladarako arauak finkatu.
Eskalatzeko garaia abuztuaren 1etik abenduaren 31era murrizten da.
Jakina Leitzaraneko biotopoan gaude eta bertako arauak jarraitzea gomendatzen dugu.
Harkaitza hareharri gorria da, Amasolaren antzekoa, again ez du kalitate berdinik, bainan ona da.
Bideak autobabesarako eskalada egiteko prestatuak daude. Bilguneak ekipatuta daude parabolt edo zuhaitz enbor edo harkaitz zubiekin. Bideetan iltze batzuk daude autobabesarako materiala sartzea zaila edo ezinezkoa egiten denean.
Urbilketa nahiko luzea da bainan bertan gozatu dezakegun bakardadearekin  konpentsatu dugu.

HURBILKETA BIDEAK
OTIETA (Andoain)
Trentxikiko bidea hartu Leitzako norabidean, Amasola eskalada eskola pasa eta 250 metro aurrerago eskubira, pista bat jaisten da erreka aldera. (25min) (kartela. Kanaletara 1,2 km eta P.R. markak). Pistatik jarraitu eta Leitzaran ibaia zubigainetik pasa, aurrera eta goruntz segi eraikin erori baten pareraino (bizikleta uzteko toki aproposa). Pista utzi eta zuzen gora ateratzen den bidezidorra hartu (32min oinez, 10min bizikletaz). Laster berriro pistarekin topo egingo dugu, beheko kanala (kanaltxikia) gurutzatuko dugu, aldapa jarraitu goiko kanalera (kanalaundia) iristeraino, bertan Praxkuren bordarekin topo egingo dugu (50 min). Bidea bordaren ondotik pasatzen da. Aurrerago beste pista batekin topatzen gara (53min). Pistatik ezkerrera beheruntz jarraitu metro batzut eta eskubira egin (P.R. markak). Berriro kanalarekin topo egingo dugu. Kanala jarraitu Ibarrolako erreka gurutzatu eta 100metro aurrerago zubi batekin aurkituko gara (60min). P.R. markak zubia gurutzatzen dute Urdausurbil bordara. Gu aurrera jarraituko dugu bidexka on batetik. Arrosarioko arrail edo bretxara iritsiko gara (1h10min). Arraila gurutzatu eta porlanezko eskaileretatik jaitsi, orduan bidea utzi eta hormaren azpitik jarraitu eskubira eskaladan bideen basearen bila, zuhaitz batean hito bat dago. (1h20min)
urbilketa Otietatik - wikiloc

GOIBURU - ARIZMENDI (Amasa)
Amasako Elizaren aurretik pasatzen den errepidetik igo Goiburu auzoaren norabidean, azken aurreko baserriaren parean ezkerretara porlanezko pista bat ateratzen da (2.3km). Porlana bakarrik sarrerako aldapatxoan dago, pista jarraitu Adunatik Berastegira dijoan pistarekin topatzeko (3,2km). Jarraitu eskubira Berastegiko norabidean, pista haseran gora egiten du eta gero zertxobat behera bidegurutze bateraino (4,2km). Ezkerretara “prohibido el paso” bi señale daude. Bertan kotxea utzi.
urbilketa Amasatik, kotxearen zatia - wikiloc

Ezkerreko pista jarraitu (P.R. markak) autobia azpitik pasa eta gero pista gora egiten du, Urdausurbilgo bordara iritsi (12 min). P.R.-a jarraitu behera eta Ibarrolako erreka gurutzatu (17min). Bidea jarraitu eta 150 metrotara eskubialdera bidezidorra antzematen da. P.R.-a utzi eta eskubiko bidexka jarraitu, Arrosarioko lepoaren azpian pinudian sartuko gara. Pinuditik igo lepoaren bila (32min), lepoan berriro haritzak eta txabola eroriak, gurutzatu eta ezkerrera jaitsi hormaren basetik bideen bila. (35min)
urbilketa Amasatik, oinezko zatia - wikiloc
 

HORMA LARANJA

Horma ez da luzea bainan oso bertikala, harkaitza ona du.

1. Txantxan V/V+ 20m. Fisureroak, Totem jokoa.

Sarrerako plaka nahiko erraza da bainan zaila seguroak sartzeko (IV), gero oso tente jartzen da helduleku oso onekin (V/V+, 2 iltze) irteera eskubi aldera zeharka deskuelgearen bila (IV).
2. Belatza 6a 20m. Fisureroak, Totem jokoa, BD3
Sarreran plaka bertikala dago (V, iltze bat), helduleku onak dituen desplomea pasa (6a) eta bukatzeko eskuko fisura (V+).

3. Sir Vicious V/A1 25m. Fisureroak, Totem jokoa, BD3.

Haseran diedro-tximinia batetik igo (IV+) gero plaka motz tekniko batek (V) pitzadura ia itsu batera eramaten gaitu, “askean” irteera oso zaila da, 6b+ (A1, bi iltze, Totem beltza) gero helduleku oso onak dituen plaka bertikaletik jarraitu (IV+). (bilgunea zuhaitzean, jaitsiera Belatzatik)

irteerako bariantea 6a+ Plaka pasa eta gero zuzen sabaitik gora, lehen heldulekua urruti dago bainan ona da.

4. Harkaitz-txori V 25m. Fisureroak, Totem jokoa.

Diedro batetik igo erlaitz batera eta segi gora plakatik (IV+), harkaitza gorrixka iristerakoan dago pauso zailena (V, haitz-zubia), eskubira eta gero berriz ezkerretara irten erlautzetik. (bilgunea zuhaitzean, jaitsiera Belatzatik)

5. Beleak Zozoari... V 15m. Fisureroak, Totem jokoa.

Diedro oso bertikala, irteeran eskubira plakatik irtetzen da.

6. Txoria Txori V+ 15m. Fisureroak, Totem jokoa - urdina errepikatua.

Plaka bertikala, erdialdean dago pauso zailena (V+). Erlautz batera igo eta azkenko zatia oso tentea da ere (V).

7. Zapelatza V+ 12m. Fisureroak, Totem jokoa.

Motza bainan oso bertikala, Grossen bidera hurbiltzeko aproposa. (bilgunea atzean gelditzen den haritz batean egin)
Arrosarioko lehen bidea zabaltzen. "Sir Vicius" 2012an.

GROSSEN

Horma ez da luzea bainan bertikala eta harkaitza oso ona du.

8. Grossen 6a 20m. Fisureroak, Totem jokoa.

Sarreran beso eta eskuko fisura ederra, irteeran dago gogorrena (6a), gero diedro bertikala (V). (deskuelgea haitz-zubi batean)

Sasi Grossen V+. Fisureroak, Totem jokoa.

Ezkerreko diedro motz eta desplomatua helduleku onekin.

HORMA NAGUSIA

Arrosaioko horma luzeena, goiko partea oso bertikala da.

9. Ziztada Bertikala V+ 35m. Fisureroak, Totem jokoa.
Plakatik pixka bat ezkerreldera egin, helduleku oso onak ditu (IV+), aurrerago pikoago jartzen da (V), gero berriro eskubira egin (IV). Plaka bertikala batetik jarraituko dugu, (V+, iltze bat). Mendebal ertzatik jarraiu eta eskubira zeharkatu bilgunera (IV+)
sarrerako bariantea V. Fisureroak, Totem jokoa.
Helduleku oneko sarrera pikoan, pitzadura batetik pasako gara (kontuz!! erlauntza) (V), gero etzanagoa da (IV). Zuhaitza duen erlatzaren parean bidearekin bat egiten du.
10. mendirizmendi.com 6a 30m.  Fisureroak, Totem jokoa.
Plaka eta gero fisura batetik eskubira igo tetxo txiki baten bila (V), eskubian kabia dago, zuzen igo, (V iltze bat) pareta pixka bat etzantzen da (IV), fisura piko batetik segitu (V+). Aurrerago horma oso bertikala da (6a, hiru iltze) gero jarraitu eskubira Ahuntzen Errepublikaren bilgunera.
11. Ahuntzen Errepublika V+/6a 40m.  Fisureroak, 2 Totem jokoak (luze batean egiten ba da), BD3.
Plaka batetik (iltze bat) erlaitz batera igo (V). Gero fisura-diedro batek horma erdira eramaten gaitu, sarreran dago pauso zailena (V), zuzen Kantauriko Piraten fisura dago zuhaitz baten atzean, bertan bilgune bat egiteko aukera dugu. Bidea ezkerretara izkututa dagoen fisura batetik jarraitzen du (V) goialdea oso tentea da (V+).
12. Kantauriko Piratak V 45m. Fisureroak, Totem jokoa, BD3.
Harmaila batera igo eta zuzen segi erlaitzaren bila (V-). Ahuntzen Errepublikaren fisura-diedroaren eskubira pitzatuta dagoen konglomeratuko plaka batetik jarraitu (V, bi iltze). Fisura nabarmena eskalatu (V) eta bukaeran erlaitz batera sartu. Aukerako bilgunea (35m.), Ekialde Urbileko tximinitik  igo rapelaren bila (IV-).
13. Ekialde Urbila IV+ 45m. Fisureroak, Totem jokoa.
Zuhaitzaren ezkerretik igo haitz gorrixkatik (IV). Fisura batean erronbo forma duen haitza igo (IV+) eta gero ezkerreko norabidean gora segi (IV), erlaitz batean bilgunea egitea dago (IV+) (zuhaitza). Tximinitik jarraitzen dugu hormaren gailurraren bila (IV-).

 Ahuntzen Errepublika
 mendiriz-mendi.com
Ziztada Bertikala

TXILARREN HORMA

Horma itxura pixka bat galtzen badu ere  bideak nahiko bertikalak dira.

14. Celosamente Gordea V 25m. Fisureroak, Totem jokoa, BD3.

Diedro batetik igotzen gara zuzen, sarrera batzuetan bustia, desplome txiki bat pasa (V-) eta gero ezkerrera goaz beste diedro batera (V iltze bat) irteeran berriro ezkerretara bloke aske batzuetatik ez pasatzeko, bukaera errazagoa da (IV+).
15. Xixiliren aitzakiakaren V+ 22m. Fisureroak, Totem jokoa.
Zokalo bertikalatik igo erlauntz zabal bateraino (IV+). Diedro batetik igo eta ezkerretara pasa fisura horizontal betetik (IV). Gainean dagoen plakatik igo, haseran dago pauso zailena (V+), diedro antzeko batetik jarraitu deskuelgeraino (V-).
16. Txilaren Hautsa ezker V 40m.  Fisureroak, Totem jokoa, BD3.
Plakatik igo (hiru iltze) gero diedro batetik erlaitzera sartzen gara (V-). Zuzen tximimitik jarraitu (kontuz bi blokeekin) irteeran pauso zailena (V haitz-zubia). (bilgunea ez dago prestatua). Parean horma pitzatu batetik jarraitu, motza bainan ederra (IV). (bilgunea goraino igo gabe haritz batean eta bertatik lehen rapela egin, bigarren rapela eskubiko bariantearen bilgunetik.
       Txilarren Hautsa eskubi V/V+ 20m. Fisureroak, Totem jokoa, BD3.
Helduleku onak dituen plaka batetik joan zuhaixka bat duen fisura batera (IV), sabaia pasa eta erlaitzera igo (V/V+). Tximinitik igo bloketaraino eta gero zeharka segi eskubiko fisuratik (V). (deskuelgea haitz-mokoa)

 Txilarren Hautsa

2017-09-27

Biribilketa Itxinan

Iñaki Ruiz "Peri" eta Antxon Gorrotxategik bide berri bat marraztu dute Itxinako haitzetan. Bidea ez dago guztiz ekipatuta, friend joko osoa, mikroak, fisuak eta zubientzako kordinoak eraman beharko ditugu osagarri bezala.
Bidea Iñaki Ruizen zigilua darama, eskalada zirraragarria eta estutu beharrekoa.

Urriaren 7an, 2 luzeko bariante bat gehitu zaio bideari irteeran .

6. luzeko kanalizoan
Irteera orijinaleko 7. luzea, gainean azken diedroa.
Irteerako bariantearen 1. luzean
 Bidearen 1. rapelean
Argazkiak Antxon Gorrotxategi